John Andueza nerabeengana itzuli da 'San Ferminak, Lesakan'-ekin

Protagonistak Bilintx institutuko ikasleak dira, 'Larunbatean Bukowskin' eleberrikoak bezala

Erredakzioa
Donostia
2014ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Donostiako Bilintx institutuko ikasle eta irakasleak ditu pertsonaia nagusi John Anduezaren (Oregon, AEB, 1966) San Ferminak, Lesakan eleberriak (Elkar), egile beraren Larunbatean Bukowskin eleberriak bezala (Elkar, 2012). DBHko 4. mailako ikasleek ikasketa amaierako bidaia bat egiteko dirua lortzen saiatzen ari dira, baina ezusteko batek planak aldaraziko dizkie. Semea eta alaba ditu Anduezak, nerabeak biak, eta haiei gustatzeko moduko liburu bat sortzea izan du xede San Ferminak, Lesakan nobela idaztean, Larunbatean Bukowskin idatzi zuenean bezala. Bien artean Kankaleko misterioa kaleratu du (Elkar, 2013), gazte literaturakoa hori ere, baina beste eite batekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.