Donostiako 72. Musika Hamabostaldia

Jesus Guridi omenduko du Quiroga laukoteak, Kursaaleko ganberan

Musikagile arabarraren '2. Kuartetoa'-z eta Beethovenen lanez osaturiko programa eskainiko du

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Jesus Guridi omentzeko kontzertua egingo da gaur Kursaaleko ganbera aretoan, atzo Araian (Araba) eskainitako bera. Quiroga hari laukoteak musikagile arabarraren eta Ludwig van Beethovenen lanez osaturiko egitarau bat joko du, 20:00etan hasita. Guridiren 2. Kuartetoa lanarekin hasiko du kontzertua laukoteak. 1949an idatzi zuen lan hori Guridik. Ez zituen ganberamusikako lan ugari utzi, baina, musikologoen arabera, azpimarratzekoa da harizko tresnetarako sorturiko bi kuartetoen kalitatea.

Aitor Hevia eta Cibran Sierra biolin jotzaileek, Denes Ludmany biola interpreteak eta Helena Poggio biolontxelo jotzaileak osatzen dute Quiroga laukotea. Charles-Andre Linale biolinista, pedagogo eta kuarteto egile frantses handiak sustatuta sortu zen taldea. Manuel Quiroga galiziar biolinista handiaren omenez hartu zuen izen hori taldeak.

Programa Beethovenen 1. Kuartetoa lanarekin osatuko da —Razumovski esaten zaienetako bat—. Beethovenek hiru kuarteto idatzi zituen Andrei Razumovski adiskide eta mezenasak eskatuta.

Jesus Guridiren omenezko hurrengo kontzertua abuztuaren 24an izango da, Arriaga laukotearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.