Jesus Egigurenek Bartzelonan aurkeztuko du 'Memorias de un conspirador'

Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldian izango da gaur PSE-EEko presidentea

Erredakzioa
Donostia
2013ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea gaur iluntzean Bartzelonako Euskal Etxean egingo den Memorias de un conspirador filmaren emanaldian izango da. Euskal Etxeak urtero antolatu ohi duen Zinemaldiaren barruan emango dute Angel Amigok zuzendutako filma, eta zinemagilea bera ere han izango da. Halaber, Ernest Maragall Nova Esquerra Catalana alderdiko presidente eta PSCko kide ohiak ere parte hartuko du ekitaldian. Filma eskaini ondoren, Egigurenek dokumentalaren gaineko xehetasunak emango ditu.

Euskal Etxeak antolatzen duen Zinemaldiaren 13. ekitaldia joan den ostiralean hasi zen Kimuak-eko film laburren emanaldiarekin. Bihar, Aita, zonbia naiz emango dute Euskal Etxean bertan, eta Beñat Beitia izango da emanaldian. Larunbatean, berriz, Oskar Alegria zinemagileak Emak Bakia Baita filma aurkeztuko du Bartzelonako Zinemaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.