Euskara

Jesus Atxa euskaltzalea hil da

Nafarroako ikastolen bultzatzaileetakoa izan zen. 87 urte zituela zendu da gaur, Iruñean.

2007ko urriaren 23a
18:02
Entzun
Jesus Atxa euskaltzalea hil da gaur arratsaldean, Iruñean, 87 urte zituela. Nafarroako ikastolen bultzatzaileetakoa izan zen, eta ikastolen historia aztertu eta liburu batean bildu zuen.



Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen, eta Durangoko (Bizkaia) San Jose jesuiten eskolan egin zituen lehen ikasketak. 1936ko altxamendua gertatu zenean, Belgikara jo zuen, eta gero Kolonbiara. Hemen Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, eta 1945ean Euskal Herrira itzuli zen.

60ko hamarkada hasieran euskara irakasteari ekin zion, Elorrion (Bizkaia). 1964an Bilbora joan zen, eta Edili euskararen garapena helburu zuen kultur elkartean hasi zen lanean. Lan horren bitartez sartu zen ikastolen munduan. 1970ean San Fermin Iruñeko ikastolako zuzendari jarri zuten, eta 1984ra arte bete zuen lan hori, erretiroa hartu arte.

2003. urtean Manuel Lekuona saria jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.