Jean Epsteinen 'La Montagne infidèle' filma emango dute Ikuspuntu jaialdian

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Jean Epsteinek (1897-1953) 1923ko ekainean filmatutako La Montagne infidèle filma emango du Ikuspuntu Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak aurten, Iruñean, Kontaktuak sailaren barruan. Filma galduta izan da urte luzez, eta, berreskuratu ondoren, Kataluniako Filmategiak zaharberritu egin du. Jaialdian Ibon RG artistaren zuzeneko musikak lagunduta emango dute. Ikuspuntu jaialdia hilaren 27tik apirilaren 1era bitartean egingo dute. Kontaktuan sailean, proiekzioak, solasaldiak, performanceak eta beste izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.