Javier Riaño izango da Azkuna zentroko zuzendaria, aldi batez

Fernando Perezek Bilboko zentroaren administrazio kontseiluari jakinarazi dio «borondatez» uko egin diola zuzendari karguari. Urtarrilaren 13an utziko du zuzendaritza.

Javier Riaño izango da, aldi batez, Azkuna Zentroko zuzendaria. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Javier Riaño izango da, aldi batez, Azkuna zentroko zuzendaria. MONIKA DEL VALLE / FOKU
mikel lizarralde
2024ko abenduaren 20a
13:30
Entzun

Bilboko Azkuna zentroak hilaren 12an jakinarazi zuen Fernando Perez zuzendariak kargua uztea erabaki zuela. Zentroak ohar bidez eman zuen berria, eta adierazi zuen Perezek «borondatez» erabaki zuela postuari uko egitea eta hori bera adierazi ziola Juan Mari Aburto Bilboko alkateari.

Gaur, berriz, Azkuna zentroak beste ohar baten bitartez iragarri du Perezek karguan segituko duela urtarrilaren 13ra arte, eta hortik aurrera Javier Riaño Bilboarteko gaur egungo zuzendariak hartuko duela haren lekua, «aldi batez». «Era horretan, behar bezala koordinatu eta aprobetxatu ahal izango dira Bilboko Udalaren Kultura arloaren mendeko bi zentroetan programazio eta ekoizpen artistikoaren esparruan dituzten sinergiak».

Erlazionatuta

Era berean, Gonzalo Olabarria administrazio kontseiluko presidenteak jakinarazi du Bilboko Udalak urtarrilean abiaraziko duela beste zuzendari bat kontratatzeko prozesua.

Nahiz eta ez duten azaldu Perezek zergatik utziko duen kargua, hainbat komunikabidek adierazi dute azkenaldian tirabirak izan direla Azkuna zentroko zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren artean, La Caixa fundazioaren proiektu bat dela eta. Zentroaren Lantegi eremuan Steam izeneko gela bat ezartzeko asmoa du La Caixak, egun artisten egonaldietarako eta proiektuetarako erabiltzen den eremuan, hain zuzen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.