Hamaika erakusketa eta ekitaldiren bidez estreinatu zuen Marseillak Europako kultur hiriburutza iragan larunbatean. Erakusketa nagusi modura, Mediterráneos izenekoa aurkeztu dute, zeinak itsaso horren inguruan sorturiko kultura guztien —Grezia klasikoa, Erromakoa, Istanbul edo Al -Andaluskoa— gainbegiratu moduko bat egiten duen molde klasikoz. Arte garaikideari dagokionez, Ici, Ailleurs izenekoa nabarmendu dute. Lantegi zahar batean dago erakusketa hori, Friche Belle de Mai eraikinean. Eta, erakusketa horretan, Javier Perez bilbotarraren eskultura bat jarri dute ikusgai. Virgo Mater du izenburutzat. Biluzik dagoen Ama Birjina da, haurdun dagoena eta oihal zuri batez estalia dagoena, gorputzari erabat itsatsita, haragiaren eta izpirituaren arteko kontrakotasun moduko bat azalduz.
Proventza eskualdeko hiriburua da Marseilla, eta kultur hiriburutzak inguruneari bizia ematea espero dute antolatzaileek.
Javier Perezen lan bat ikusgai Marseillan, 'Ici, Ailleurs' erakusketan
Frantziako hiriak iragan larunbatean estreinatu zuen Europako kultur hiriburutza, hainbat erakusketaren bitartez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu