Jaurlaritzak 75 pieza arkeologiko utziko dizkio Oiasso museoari

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 75 pieza arkeologiko utziko dizkio Irungo Oiasso museoari (Gipuzkoa). Horietako batzuk, hamabi zehatz-mehatz, museoaren irekieratik egon beharko lukete Irunen, alegia, 2006tik. Hala hitzartu zuten Kultura Sailak eta Irungo Udalak. Hamabi horiez gain, balio handiko beste pieza batzuk ere lagako dizkio Jaurlaritzak Irungo museoari, gehienak ere Oiasso inguruan aurkiturikoak. Alabaina, horien artean ez daude Higerreko brontzeak. «Balio izugarri handiko ondare» gisa sailkatuak daude, eta jatorrizko piezak beharrean, «kalitate handiko» erreplikak emango dizkio Jaurlaritzak museoari. Jose Antonio Santano Irungo alkateak «poz handiz» jaso du berria.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.