«Testuinguru artistikoa garatu» ahal izateko hamar egitasmo aukeratu ditu Eremuak programak, iazko deialdi berezira aurkeztu ziren 300 proposamenetatik. Artearen sormenaz gain, artearen teoriari buruzko ikerketak eta kudeaketa zein bitartekaritza lanak sustatzeko helburua du Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu eta Artiumek kudeatutako programak.
Sortze arloan Oier Etxebarria, Manu Arregi, Karin Dolk, Ion Arregi, Jennifer Evans eta Beatriz Olabarrieta eta Nader Koochaki eta Ingrid Buchwalden proposamenak onartu ditu batzorde teknikoak. Interpretazio arloan Maider Zilbeti, Belleza Infinita eta Javier Nevadorenak; eta Bulegoa z/b-k egindakoa bitartekaritzaren arloan. Programa irekita dagoela gogorarazi du batzorde teknikoak.
Horretaz gain, artearen eta politika publikoen arteko harremana eta elkar eragina aztertzeko jardunaldiak prestatzen hasi da batzordea. Azaroan izango dira, Artium museoan.
Jaso dituen 300 egitasmoetatik hamar aukeratu ditu Eremuak programak
Artea eta politika publikoen harremanei buruzko jardunaldiak hartuko ditu Artiumek azaroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu