Japoniako animazio garaikidea, Bilboko Azkuna zentroan

2023ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Bilboko Azkuna zentroko Zinematekak jakitera eman du zer ziklok amaituko duen han aurtengo programazioa. Anime generoko bederatzi film garaikidez osatutako egitarau bat prestatu dute, Japonia fundazioaren Madrilgo egoitzarekin elkarlanean.

Urriaren 17tik aurrera, film hauek pantailaratuko dituzte: Akira (Katsuhiro Otomo, 1988), Kono sekai no katasumi ni (Sunao Katabuchi, 2016), Kaiju no kodomo (Ayumu Watanabe, 2019), Mind Game (Masaaki Yuasa, 2004), Maquia (Mari Okada, 2018), On-Gaku (Ikaisawa Kenji, 2020), Koe no katachi (Naoko Yamada, 2016), Blue Thermal (Haruka Fujita, 2022) eta Nogemu noraifu zero (Atsuko Ishizuka, 2017).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.