Jakinarazi dute Dinamoan sormen lanak egiteko zer proiektu hautatu dituzten

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SORKUNTZA. Sortzaileen jarduna bultzatzeko asmoz, Azpeitiko (Gipuzkoa) Kulturaz kultur kooperatibak sormen egonaldiak antolatzen dihardu, askotariko diziplinetako sortzaileei baliabideak eskaintzeko helburuarekin, Dinamoa sormen gunearen abaroan. Hiru modalitatek osatzen dute programa —#harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia)—, eta, hurrenez hurren, ondorengoak izan dira deialdi honetan hautatuak izan diren sortzaileak: Elena Olabe, eta Ane Zapirain eta Alicia Rechac; Eider Sanz, Nerea Elorza eta Amaia Santamaria, eta Oier Aramendi; eta Sandra Cuesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.