Verde Prato
'Jaikiera'
Diskoetxea: Hegoa Diskak.
Ana Arsuaga tolosarrak zuzendutako Verde Prato egitasmoaren Kondaira eder hura disko laudatuak euskaraz egindako album onenaren Etxepare euskal institutuaren saria jaso berri du Espainiako musika independentearen MIN sarien barruan. Era berean, bi kantu berri heldu zaizkigu Londresen finkatutako Hegoa Diskak zigiluaren bitartez, biak ala biak Anjel Katarainek ekoitziak: Herria esnatzen Arsuagaren ahotsak josten duen kantu hipnotikoa eta errepikakorra da; Mundu leunena doinuak, berriz, ametsetako sehaska lan baten itxura hartzen du. Lehenengoa elektronikan murgiltzen da; bigarrena, ostera, folkean, baina biek haizatzen dute musikari eta kantariaren ohiko magnetismo berezia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu