Viana Printzea saria

Jabier Manterola ingeniariari eman diote Viana Printzea saria

Leireko Monasterioan (Nafarroa) eman diote Jabier Manterolari Kulturaren Viana Printzea saria, Asturiasko printze-printzesek. Nafarroako lehendakari Miguel Sanz ere han zen, eta hark, Leonardo Da Vincirekin konparatu du Manterola. Ekitaldian izan direnek, Manterolak egindako hainbat lan goraipatu dituzte.

2005eko ekainaren 16a
16:26
Entzun
1990ean eman zuten lehen aldiz Viana printzea saria, eta orduaz geroztik honakoak izan dira sarituak: Jose Goñi Gaztanbide historialaria (1990), Eugenio Asensio filologoa (1991), Iruñeko Orfeoia (1992), Rafael Moneo arkitektoa (1993), Francisco Indurain filologoa (1994), Julio Caro Baroja etnografo eta historialaria (1995), Pablo Antoñana idazlea (1996), Pedro Etxenike fisikoa (1997), Montxo Armendariz zine zuzendaria (1998), Alvaro D'Ors erromanista eta jurista (1999), Concepcion Garcia-Gainza arkeologo eta historialaria (2000), Miguel Sanchez-Ostiz idazlea (2001), Maria Bayo operako sopranoa (2002), Jose Akerreta pintorea (2003) eta Fernando Redon arkitektoa (2004).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.