Jabetza publikoko bihurtu dira Txirritaren eta Aitzolen lanak

Egileen heriotzatik 80 urteko epea igarotzea ezartzen du Espainiako legediak lanak nahieran erabili ahal izateko

2017ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
LITERATURA. 1936an hildako idazle sorta handi baten lanak jabetza publikoko izango dira aurrerantzean. Izan ere, autorea hil eta 80 urteko epea igarotzea ezartzen du Espainiako Estatuko Jabetza Intelektualaren Legeak egilearen obra publiko bilakatzeko, eta, hortik aurrera, lan horiek nahieran erabiltzeko aukera onartzen du. Euskal Herriko idazle sorta baten laneiere eragiten die neurri horrek, eta, aurrerantzean, ofizialki libre erabili ahalko ditu hala nahi duenak Jose Ariztimuño Aitzol-en eta Jose Manuel Lujanbio Txirrita-ren testuak, biak hil baitziren orain 80 urte.

1936ko gerrarekin estu lotuta dago, esate baterako, Aitzolen heriotza. Bilbora bidean zela preso hartu zuten Francoren aldekoek, hain zuzen, idazle, kazetari eta apaiza. Torturatu, eta Hernanin (Gipuzkoa) fusilatu zuten gero.

Euskal Herriko gaztelerazko egileen artean, Miguel Unamunoren lanak ere jabetza publikoko bihurtuko dira.

Baina Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Espainiako egileen lanari ere eragiten dio aldaketak. Eta hori da, adibidez, frankistek fusilatuta hil zuten Federico Garcia Lorca poetaren kasua, baita 1936an hil zen Ramon Valle-Inclan antzerkigilearena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.