Izaskun Igoak irabazi du V. Donostia Kultura Poesia saria

'Hotza bazkatzen' poema bilduma saritu diote, eta Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du orain liburua

Izaskun Igoa. DONOSTIA KULTURA.
2022ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
LITERATURA. Izaskun Igoaren (Ziga, Nafarroa, 1995) Hotza bazkatzen poema bildumak irabazi du idazle gazteentzako V. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa, eta, horrenbestez, 1.000 euroko sari ekonomikoa eta Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko ditu. Bestalde, Balea Zuriak kaleratuko du lan saritua, eta Igoak bere poemak errezitatuko ditu ekainean, Donostian egingo den Poesia eta Pentsamendua zikloan.

Epaimahaikideen arabera, Hotza bazkaltzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. «Gorputzari uko egin gabe», haragoko gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du, baita egilearen sen poetikoa eta han-hemenka erabilitako erreferentziak ere.

2020an, Igoak aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako 30. Euskarazko Literatur Lehiaketan. Ttipi Ttapa aldizkarian ere kolaboratzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.