Izarok «kontzertu berezi» batekin amaituko du cerodenero diskoa aurkezteko bira, 2025eko maiatzaren 31n, Barakaldoko BECen (Bizkaia). Kontzertu horretan hainbat gonbidatu izango dituela iragarri du kantariak, eta horietako bi jakinarazi ditu: Olatz Salvador eta Baiuca.
Urtarrilean hasi zuen Izarok bere azken diskoa aurkezteko bira, eta ordudanik, beste batzuen artean, Donostiako Kursaala eta Bilboko Euskalduna jauregia bete ditu.
BECeko kontzerturako sarrerak asteazkenean jarriko dituzte salgai, goizeko bederatzietan.