Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari nagusiak bere kargua mahai gainean jarri zuen atzo arratsaldean, kultur hiriburu proiektuaren Fundazioaren Patronatuarekin egindako bileran. Bilera hasi baino lehen komunikabideak deitu zituen Nogerasek arratsaldeko seietarako, deialdiaren arrazoiak zehaztu gabe, baina azkenean, eta atzerapen ugariren ondoren, Itziar Elizondo Donostia 2016ko komunikazio arduradunak jakinarazi zien kazetariei ez zela agerraldirik egongo, «baldintzak» aldatu zirelako. Gauean bidalitako ohar baten bidez, Donostia 2016ren bulegoak adierazi zuen erabakia «berriro pentsatzeko» eskatu ziotela patronatuko kideek Nogerasi.
Donostia 2016ko iturriek ez zuten eman Nogerasen erabakiaren arrazoien berri, eta ezta azken erabakia hartua duen ere.
Bestalde, atzoko bileran patronatuak oniritzia eman zien talde teknikoak aurkeztutako ildo nagusiei, eta kultur koordinatzailearen postuari baiezkoa eman zion. Horretaz gain, sei lanpostu berri onartu zituen.
Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendariak kargua utzi nahi izan du
Fundazioko patronatuko kideek erabakia berriro pentsatzeko eskatu diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu