Itxaso Martin eta Lluis Llachen eleberriek sari bana jaso dute Donostian

Zilarrezko Euskadi saria eman diete Gipuzkoako liburu saltzaileek 'Ni, Vera' eta 'Memoria de unos ojos pintados'-i

Erredakzioa
Donostia
2013ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itxaso Martinen Ni, Vera (Elkar) eta Lluis Llachen Memoria de unos ojos pintados (Seix Barral) eleberriak saritu dituzte Gipuzkoako liburu saltzaileek Zilarrezko Euskadi sariarekin, Donostian egiten ari den liburu azokan. Liburu sarituak ez daude gehien saldutako liburuen artean, baina liburu saltzaileek bi «harribitxi» horiek berreskuratzearen aldeko apustua egin dute, arreta handiagoa mereziko luketen liburu asko oharkabean pasatzen direlako.

Itxaso Martinek bere birramonari eta bere gurasoei eskaini die saria; birramonari, haren bizipenetan oinarrituta dagoelako Ni, Vera nobela saritua; gurasoei, haiengandik jaso duelako irakurtzeko zaletasuna. Lluis Llach ez zen atzo Donostian izan saria jasotzen, baina Seix Barraleko ordezkari Elena Ramirezek adierazi du «oso hunkituta» dagoela liburu saltzaileen aitorpenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.