kritika. Haur eta gazte literatura

Istant bat

umeak hemen, umeak han
2025eko martxoaren 30a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

'UMEA HEMEN, UMEA HAN'

 

Idazlea: Chuck Groenink. 

Ilustratzailea: Chuck Groenink. 

Itzultzailea: Nagore Perez. 

Argitaletxea: Ibaizabal.

Antza, hau da Groenink ilustratzaileak idazle gisa argitaratu duen lehen album ilustratua, nahiz eta besteentzat ilustratzen eskarmentua duen. Eta ematen du merezi izan duela itxarotea.

Fikzioa izanik ere, historiaurrea gai duen jakintza liburu bat dirudi, neandertalei buruzkoa zehazki, edo, zehatzago esanda, neandertalek eta guk, homo sapiens sapiens garenok, ei ditugun antzekotasun erabatekoak azpimarratzeari buruzkoa.

Testua soila da, deskribapen hutsa, irudietan esaten dena errepikatzen duena, edo hala dirudi lehen orrialdeetan behintzat. Irakurketan aurreraka goazela, ordea, ohartzen gara narratzaileak begirada ez duela edonon pausatzen, haren hitzek asmo jakina dutela, eta irakurleak protagonistaren mundu ikuskerarekin bat egitea dela haren egitekoaren parterik garrantzitsuena.

Ilustrazio lana ez da errealista guztiz, marrazki sinplifikatuak dira, forma leunak dituzte, gozoak, bolumen biribilduekin; koloreak organikoak dira, klima atlantikoak erakusten duen paisaiaren gorrizta, hori eta berdeak nagusi dira, eta pertsonaiak ere kolore arreetan ebatzi dira.

Une gorena bi espezieetako haurren topaketa dela irudituko zaio irakurleari, baina azken ekintzara arte ez du jakingo tesiaren aldarrikapen nagusia zein den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.