Bertsolaritza

Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa

475 puntu eskuratu ditu denera, eta, hala, finalaurrekoetarako sailkatu da zuzenean.

Iruri Altzerreka, atzo, Arrigorriagako saioan. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko urriaren 16a
11:27
Entzun

Iruri Altzerreka nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, 475 puntu bilduta. Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu zen saioa, eta, Bertsozale elkarteak nabarmendu duenez, jendez lepo zegoen aretoa. Berrizko finalaurrekorako sailkatu da zuzenean Altzerreka; azaroaren 11n izango da.

Puntu gutxira geratu zen Josune Aramendi Perez: 470 puntu eskuratu zituen. Haren ondotik, honela geratu zen sailkapena: Lurdes Ondaro Mallea (453 puntu), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (441 puntu), Inazio Vidal Gurrutxaga (436,5 puntu) eta Iker Uriarte Urrutia (431 puntu). Igor Menika Bengoetxea aritu zen gai jartzaile.

Datorren igandean, Erandion

Erandion jokatuko da laugarren kanporaketa, datorren igandean. Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Ander Sarriugarte, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Unai Mendiburu Valor.

Saio guztietarako sarrerak esteka honetan daude eskuragarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.