Epaileak Iruña-Veleiako ostraken datazioa egiteko agindua eman izana albiste pozgarritzat jo du Euskararen Jatorriaren Elkarteak, baina erabakiak ez du erabat asebete elkarteko kideen nahia, atzo zabaldu zuten agirian adierazi zutenez: «Datazioak egiteko ardura hartu duen erakundeak (Instituto del Patrimonio Cultural de España), nahiz eta kultur ondasunen balizko iruzurrak antzemateko esperientzia kontrastatua izan, orain arte proposatu diren europar laborategiek baino askozesperientzia gutxiago dauka materialen datazioetan».
Hizkuntzalaritzan, erlijioan eta historian duen garrantzia dela eta, Euskararen Jatorriaren Elkarteak ezinbestekotzat jotzen du ostraken datazioaren inguruan inolako zalantzarik ez egotea. «Horregatik, aukerarik onena aldi berean bi laborategietan ostrakak datatzea izango zen, multzo bat oraingo Madrilgo laborategian eta beste multzo bat ezagunenak diren laborategietako batean, datazioen emaitzez erabat ziur egoteko», adierazi dute.
Epailearen ebazpenak, bestalde, egungo zuzendari Julio Nuñez indusketetatik kanporatu behar dela erakusten du, Euskararen Jatorriaren Elkartearen ustez.
Iruña-Veleiako ostrakei datazio bat baino gehiago egitea eskatu dute
Espainiako Kultur Ondarearen Institutua baino gune egokiagoak badirela dio Euskararen Jatorriaren Elkarteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu