Iruña-Veleiako III. Kongresua egingo dute Gasteizen, bihar

Hainbat adituk azken ikerketak, epaiketa, euskalduntzea eta Vatikanoa izango dituzte hizpide lau mahai ingurutan

Iruña-Veleiako aztarnategia, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU.
2021eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
ONDAREA. Iruña-Veleiako III. Kongresua hartuko du bihar Gasteizko Europa jauregiak. Hainbat adituk hartuko dute hitza, lau mahai ingurutan banatuta, eta horietako bakoitzean gai bat aztertuko dute: Iruña-Veleiako azken ikerketak izango dituzte hizpide lehenean; aztarnategiari lotutako auziaren epaiketa, bigarrenean; «betidaniko euskalduntzea», hirugarrenean; eta Vatikanoa izango da ardatza laugarrenean. Aurrez izena emanda, bai aurrez aurre, bai streaming bidez jarraitu ahal izango dira hitzartzeak.

Grafitoei buruzko azken ikerketen mahai inguruarekin hasiko da kongresua, 09:30ean. Antonio Rodriguez Colmenerok, Mari Carmen Basterretxea Urrosolol, Miguel Thomson Okatsul eta Josu Naberan Naberanek hartuko dute hitza bertan. Atsedenaldiaren ondotik, 12:15ean hasita, Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa izenburupeko mahai inguruan mintzatuko dira Felix Rodrigo Mora eta Patxi Alaña Arrinda.

Bazkaria izango da ondotik, eta, 16:00etan, Betidaniko euskalduntzea mahai ingurua hasiko da, Aitzol Altuna Ensunzaren eta Joseba Mintegiren hitzartzeekin. Azken atsedenaldiaren ondoren, 18:15ean ekingo diote azken mahai inguruari: Vatikanoa euskal kristautasunaren hastapenaren aurka? Bertan parte hartuko dute Paulo Arrietak eta Nekane Juradok. Egunari amaiera emateko, urteotan «bidelagun» izandako Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa gogoan izango dituzte.

Igandean, berriz, bisita gidatua izango da Iruña-Veleiako aztarnategira, 11:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.