Paco Rabanne Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934an, baina, frankistek aita fusilatu eta Okzitaniako kontzentrazio eremuetatik igaro ostean, Parisen hartu zuen bizilekua. Han, Frantzian, egin zen ezagun modaren esparruan, eta gaur egunera arte iraun duen marka sortu zuen 1960ko hamarkadan. Atzo hil zen, Bretainiako bere etxean, 88 urte zituela.
Rabanne aitzindari bat izan zen, eta 60ko urte haietan metala eta plastikoa ere erabili zituen soinekoak egiteko. Gerora, lurrinak ere sortu zituen.
HILBERRIA. Paco Rabanne
Irudimenak blaitutako moda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu