Irudia. Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea
'Irrits' film laburra nagusi Huhezineman
Maider Olegaren Irrits film laburrak irabazi du Huhezinema saria. Izaro eta Clararen istorioa kontatzen du film laburrak; udalekuetako begirale lanetan ari diren bi neska neraberena, hain zuzen. Mundukide saria, berriz, Beñat Goia eta Iraia Irazustaren Nahar filmari eman diote. Estibaliz Urresolaren Cuerdas filmarentzat izan da, bestalde, senior epaimahaiaren saria; eta ikasle film onenaren saria, aldiz, Gerardo Tomeren Estampado filmak irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu