105 segundoko dosia atera dute argitara; ez gehiago, baina bada zer, askorentzat. Hilabeteetako itxaronaldiaren ondotik, azkenik dasta daiteke Irati filma, laburki bada ere. Trailerra argitaratu dute, eta sareetan ikus daiteke jada.
ð;Â;ŸÂÂÂŽ¬ 'IRATI' filmaren trailerra estreinatu dute.
— Asier Errasti (@asiererrasti) October 10, 2022
â;Â;ÂÂœ¨ Euskal Herriko produkzioetan inoiz ikusi dudan aurrerapenik potente, erakargarri eta indartsuenetako bat dudarik gabe.
ð;Â;Ÿ¤¤ Ezin itxaron zinema aretoetara joateko!#PantailakEuskarazpic.twitter.com/MVJKrVfT36
«Aitak egin beharra bete du» dardarti bat. Aitak seme bati eginiko hitzemate eske bat. Lasterraldi bat zaldi gainean. Erronka eta gatazka iradokitzeko adinako musika tentsioz betea. Horiek guztiak eta beste askoz gehiago dakartza trailerrak herritarren begietara, harridura eta desioa pizteko beste elementu, hainbaten iritziz. Izan ere, filmaren laginak dagoeneko ekarri ditu zenbait erreakzio, sareetan batik bat. Zorion mezuak ere ugari.
Filma atzo estreinatu zuten, Kataluniako Zinema Fantastikoaren Jaialdian, Sitgesen (Herrialde Katalanak). Txalo zaparrada luzea jaso zuen filmak estreinakoan, eta hunkiturik azaldu ziren ondoren filmeko protagonistetako batzuk: Eneko Sagardoi, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño tartean.
Zenbat eta gehiago jakin, ikusi, entzun @iratifilm ari buruz, orduan eta luzeagoa egiten zait estrenora arteko denbora... @PaulUrkijopic.twitter.com/Gsqs3sW91R
— Jon Maia Soria (@maia_jon) October 9, 2022
Aurkezpenean, Paul Urkijo zuzendariak azaldu zuen istorioa lokala dela, baina esportatu daitekeela. Paganismoaren amaiera kontatzen du filmak, erlijio handiak Euskal Herrira iritsi ziren garaian; basoan bizi direnek eutsi egin nahi diete lehengo sineskerei. «Euren mundua erlijio handiak iristen direnean aldatzen da, gaur egun bezala enpresa handiekin, zeintzuek dena xurgatzen duten», adierazi zuen Urkijok. Zuzendariak gaineratu zuen filmak ez duela ideologiarik, ez dela kristautasunaz gaizki hitz egiten eta kristauak ez direla gaiztoak. Haren hitzetan, jainkoak aldatuz doazela erakusten du Irati-k.
ð;Â;Ÿ¦;Â;ÂÂŽ IRATI ha sido una de las sesiones más celebradas del día.
— Sitges Film Festival (@sitgesfestival) October 9, 2022
¡'Todo lo que tiene nombre existe' y esto es un peliculón!
Aupa #Sitges2022https://t.co/ZQDmziD3KUpic.twitter.com/b9O53omBK5
Euskararen erabileraz aitortzen du «iparraldeko» euskararen ozentasuna eman nahi izan diotela, eta arabieraren eraginez aspirazioa eman diotela eta errima erabili dutela.
.@iratifilm euskarazko pelikula @sitgesfestival
— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) October 7, 2022
jaialdian estreinatu baino bi egun lehenago, Kroketak podcastean @PaulUrkijo zinemagileari elkarrizketa laburra egin diogu.https://t.co/QgQqe6oMoW
Aurkezpenean azaldu zuen, gainera, argi naturalarekin filmatu zutela eta iluntasunean benetako sua erabili zutela. Urkijorentzat «Hollywoodeko film baten itxura» ematen dio horrek. Zuzendariarentzat horrek erakusten du egin litezkeela hemen horrelako proiektuak: «Lokalizazioak aurkitzea da gakoa, mimatzea».