Irantzu Idoate bertsolari baionarrak irabazi du eskolarteko txapela

BERTSOLARITZA. Joan den larunbatean jokatu zen Euskal Herriko 34. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Iurretan (Bizkaia). Irantzu Idoate baionarrak irabazi zuen, eta Maddi Agirre gasteiztarra izan zen txapeldunorde. Hamabi bertsolari aritu ziren: Agirre, June Aiestaran, Haira Aizpurua, Beñat Astiz, Izaro Bilbao, June Diaz, Aetz Etxart, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Idoate, Eki Mateorena eta Jon Mendiluze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu