Galeusca galizierazko, katalanezko eta euskarazko idazleen biltzarrak irakurle eta idazle berriak trebatzearen beharra dagoela azpimarratu du asteburuan Pontevedran (Galizia) egindako bilkuran. Era berean, plataformak konpromisoa hartu du bere «sormen lanarekin» segitzeko, bai arlo indibidualean, bai kolektiboan. Galeuscaren biltzarrean oraingoan Guillem Jordi Graells aukeratu dute federazioko presidente.
Galeuscaren biltzarrean, era berean, argi agertu da Espainiako Gobernuak aurrera eraman nahi duen LOMCE hezkuntza legearen aurkako jarrera. Idazleen plataformaren arabera, lege hori «atzerakoia eta zentralista» da eta kalte egingo die beren hizkuntza propio eta ofizialei, «estatusa» kenduko dielako.
Biltzarrean hainbat saio eta mahai inguru antolatu dituzte eta horietan Euskal Idazle Elkartearen ordezkaritza batek parte hartu du: Fernando Morillo, Nikolas Zimarro eta Alaitz Olaizolak, hain zuzen ere.
Irakurle berriak tebatzeko beharra nabarmendu dute Galeuscan
Asteburuan egin dute euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten egileen biltzarra, Pontevedran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu