Ipuin kontalarien maratoia, Galtzagorriren 25. urteurrena ospatzeko

2015eko urriaren 2a
00:00
Entzun
LITERATURA. Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak 25 urte bete ditu, eta hilaren 17an eta 25ean ospatuko dute Donostian. Hiru ekintza prestatu dituzte. 17an, 10:00etatik 20:00etara, ipuin kontalarien maratoia egingo dute San Telmo museoan. Eta 25ean, Arteko galerian, ilustrazioen enkante dramatizatua egingo dute (11:00), eta egun bererako, San Telmon, haur liburuaren festa antolatu dute (16:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.