SOSLAIA. Jose Maria Jimeno Jurio

Intelektual errepikaezin eta ezohikoa

Igor Susaeta.
2015eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango diote Jose Maria Jimeno Juriori (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002), datorren abenduaren 3an. Nafarroako Gobernuak dekretu bidez erabaki zuen, atzo, historialari eta etnografoari ematea saria. Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute; batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik. Intelektual «errepikaezina eta ezohikoa» izan zelako arrazoitu du gobernuak saria hari ematea. Nafarroako Urrezko Domina 1982az geroztik ematen dute, Nafarroari ekarpena egin dioten herritarren lana eskertze aldera.

Iruñeko apaiztegian ikasi zuen, eta irakasle jardun zuen Altsasuko institutuan, harik eta 1970eko hamarkadan apaizgoa uztea erabaki zuen arte. Orduan ekin zien ikerketa etnografiko eta folklorikoei, Joxemiel Barandiaran antropologoaren eraginpean.

Ondoren, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, Nafarroako toponimia ikertu zuen taldea zuzendu zuen. 60 liburuki dira lan haren emaitza. Beste hainbat liburu eta artikulu kaleratu zituen, eta 1991n ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. Manuel Lekuona saria jaso zuen 1998an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.