Literatura. Haur eta gazte literatura. 'GREG-2: RODRICK-EN LEGEA'

Institutu garaiak

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Egilea eta ilustratzailea: Jeff Kinney.

Itzultzailea: Miren Arratibel.

Argitaletxea: Alberdania.

Eegunerokoaren, komikiaren eta eleberriaren ezaugarriak batzen dituen best-seller honen bigarren alea euskaratu dute.

Bilduman zehar institutura joaten hasi den mutiko baten bizipenak kontatzen zaizkigu. Bigarren honetan, Greg eskolan hasi berria da udako oporraldien ostean. Lehenengo liburuan bezala, anaia zaharraren eta txikiaren artean harrapatuta dago mutikoa, amaren partetik jasotzen duen enpatiarik gabeko harremanak are gehiago garrazten duen giro batean. Honi gehitzen badiogu zorte askorik ez duela eta bere lagun onena ergel hutsa dela, bada antiheroi perfektu honen nondik norakoak susmatzeko ez dugu gehiago beharko.

Bilduma honek ingelesez bost ale ditu kalean, eta azarorako seigarrena argitaratuko dutela iragartzen dute komunikabideetan. Horretaz gain, badu Do-it-yourself Book deritzon ariketa liburua, gaztetxoak bere egunerokoa osa dezan testu eta irudien konbinaketarekin, eta badu filma ere, 2010ean estreinatua mundu osoan. Gaztelaniara itzulita daude bost liburuak eta Móntatelo tu mismo, eta frantsesera lehenengo laurak.

Gure euskarak bere erritmoa du, baina eskertzekoa da bildumarekin jarraitzeko asmoa agertu izana Alberdaniakoek, bilduma interesgarria delako bi arrazoigatik (gutxienez): (1) ez du helduon oniritzia jasotzeko ahaleginik egiten; (2) testu eta irudi konbinaketak irakurketa arintzen du, eta, aldi berean, ñabarduraz josten.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.