Inprobisatzaileak eta kulturgileak, sari emaile finalean

2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari, baina txapela ez da finalean banatuko duten sari bakarra, ezta Murua sari emaile bakarra ere. Zortzi finalistak sarituko dituzte. Irantzu Idoate bertsolariak emango dio saria txapeldunordeari, eta Sagrario Aleman euskara irakasle eta euskaltzainak hirugarren eta seigarren sailkatuei.

Edurne Azkarate aktoreak ere parte hartuko du sari banaketan. Laugarren eta zazpigarren sailkatuei emango die saria. Munduko kantu inprobisatuen ordezkaria izango da Paulu Zedda, Sardiniako cantada bat-bateko kantuaren inprobisatzailea: cantadoria. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, harreman luzea dute Sardiniako inprobisatzaileekin, neurri handi batean Zeddari esker.

Aurten, Itziar Alduntzinek brodatu du txapela, eta Iker Valle artistak brontzezko eskultura bat egin du txapeldunordearentzat. Hirugarren postutik zortzigarrenera arteko bertsolariek margolanak jasoko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.