Indarrak batu eta ekoizpen etxe baten estrukturatzen dabiltza

Aldudarrak Bideo dago gogoetaren motorrean; Ipar Euskal Herriko egileak laguntzea dauka xede, besteak beste

Nora Arbelbide Lete.
Miarritze
2013ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
FIPA jaialdia bada gogoetatzeko gune ere. Elkartu, hitz egin, antolatu, horretan dabil Aldudarrak Bideoko Ximun Carrere arduraduna. Xede nagusi bat helburu duela, hau da ekoizpen etxe bat estrukturatu Ipar Euskal Herrian.

Autoreak, film egileak baldin badira Ipar Euskal Herrian, aldi bakoitz, proiektua sostengatzeko elkarte edo enpresa berri bat sortzen du egileak. Alta, telebista kate edo diru emaileentzat hasiberria izateak ahultasun bat izan daiteke. Eta uskal kulturaz edo euskaraz izateak ere oztopoak sor ditzake batzuetan. Hori guztia gainditzea da ekoizpen etxe berriaren xedea, konbentzitze lana eginez, besteak beste: «Indar horiek guztiak bateratu nahi ditugu estruktura bat sortzeko, gai izango dena edozein proiektu aitzinarazteko, baina maila handiagoan, Ipar Euskal Herritik kanpo». Hego Euskal Herriko ekoizleekin harremanak dituztela, muga oztopoa izan ordez mugaz gaindiko koekoizpenak sortzeko aukera ere izan daiteke, bide batez hedapena segurtatuz. Xora fikziozko filma eta Sagarra jo dokumentala ildo horretatik doaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.