Bertsolaritza

Iñaxi Urbiztondo Ataungo bertsolaria

Iñaxi Urbiztondo eta Anttoni Etxeberria alaba. JOSEBA AURKENERENA, ZUZEU
2023ko irailaren 20a
16:18
Entzun

Ataunen izan zen emakumezko bertsolari bat, historiak haren izena ere gorde ez duena. Baina bertso zahar ugari buruan edukitzeaz eta kantatzeaz gain, berak sortutako sortak ere bazituen Iñaxi Urbiztondo Maizak. Ez da bakar bat ere idatzita edo grabatuta gelditu. Haren oroimena, berriz, Joseba Aurkenerena birbilobak erreskatatu du, eta Zuzeu agerkarian eman zituen, ekainean, «Iñaxi Urbiztondoren bertso galduak».

Ataungo Aintzaudietatxiki baserrian jaio zen, 1881eko uztailaren 31n. Jose Batista Etxeberria Goikoetxearekin Azarola baserrira ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten. Iñaxi Urbiztondo Herreran eta Amaran (Donostia) bizi izan zen, semearenean. Erdararik ez zekien, «eta jakin nahiz ere ez».

Bizialdi luzea izan zuen: 94 urterekin hil zen, 1975eko azaroaren 17an, hainbesteko gorrotoa zion diktadore espainiarraren heriotza ikusteko zoria izan baino hiru egun lehenago.

Anaiaren galeraren historia

Bertsoak kantarazten zizkioten Iñaxiri tarteka alabek eta bilobek-eta. Bere bizitzako pasarteei buruzkoak ziren sortak, Aurkenerenak oroitzen duenez. Bertsoak jaso ez bazituzten ere, haietan kontatzen zen edukia narrazio modura atonduta gorde zuen, gaztetan.

Bertso sorta luzeak ziren. Historia politak bezain lazgarriak ere bazituen, mendian elurretan hotzak hil zion anaiarena bezala. Iñaxik birikeria harrapatu zuen umetan –gaitz larria–, eta Joakin anaia Iruñera beretzat botika bila joan zen. Bereziki elurtsua eta hotza zen 1891ko negu hura.

(jarraitu irakurtzen, Goiberri-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.