Iñaki Viñaspre nagusitu zen atzo Laudion jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azkeneko final-laudenean. Viñasprek 263 puntu eskuratu zituen saioan, eta haren atzetik sailkatu ziren Asier Otamendi (251,5), Unai Anda (251), Izar Mendiguren (241,5), Martin Abarrategi (233,5) eta Felipe Zelaieta (214,5).
Atzoko saioarekin eta hiru finalaurrekoetako puntuazioak kontuan izanda, erabakita gelditu da finalaurrekoetara igaro den hamabi bertsolariko taldea. Honako hauek dira:
Iñaki Viñaspre. 263.
Aroa Arrizubieta. 261,5.
Manex Agirre. 259,5.
Xabi Igoa. 259,5.
Peru Abarrategi. 259.
Asier Otamendi. 251,5.
Unai Anda. 251.
Eli Zaldua. 250.
Aitor Ugarte. 250.
Paula Amilburu. 249,5.
Ekaitz Samaniego. 242,5.
Izar Mendiguren. 241,5.
Lehenengo final-laurdena Aramaioko kultur etxean jokatuko da, hilaren 24an, 17:30ean, eta bertan honako bertsolari hauek kantatuko dute: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Unai Anda.
Bigarren finalaurrekoa, berriz, Dulantzin izango da, martxoaren 2an. Han izango dira Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Aitor Ugarte, Paula Amilburu eta Izar Mendiguren.
Finala, azkenik, martxoaren 16an izango da, Gasteizko Principal antzokian.