«Harrera ezin hobea izan du Monasterioaren klaustroan dagoen erakusketak. Guztira, 10.000 bisitari jaso ditu». Urdazubiko Monasterioan duten Euskal Herriko pintura, 50 urte erakusketaren balantzea egin du asteon Marc Etxeberri arduradunak. Etxeberrik jakinarazi duenez, datorren urtarrilaren 2a izango da erakusketa ikusteko azken eguna.
«Museo berezi hau artearen munduan erreferente bihurtzen ari da, artistentzat euren obra erakusteko erakusleiho garrantzitsu ere bilakatu delarik», museoaren arduradunek azaldu dutenez. Datorren urteko otsailean irekiko duten erakusketarako «berrikuntza garrantzitsuak» egongo direla aurreratu du Etxeberrik.
Santiago Villares Urdazubiko alkateak herriaren garapen turistikorako museoak duen garrantzia azpimarratu du. Gainera, urte bukaeran museoaren egokitze lanak egingo dituztela ere aurreratu du.
Bestalde, museoan erakusgai jarri dituzten bi artelan berriak ere aurkeztu ditu, asteon, egileak berak. Iñaki Ruiz de Eginoren Jaiki zaitez eta Kuboaren jaiotza eskulturak jarri dituzte Monasterioan. Lehenengoa altzairuz egina dago eta lau metroko altuera eta 3.000 kiloko pisua du; museoaren kanpoaldean jarri dute. Bigarrena, 450 kilokoa, klaustro erdian kokatu dute.
Iñaki Ruiz de Eginoren eskultura bi jarri dituzte Urdazubiko museoan
'Euskal Herriko pintura, 50 urte' erakusketaren balorazio positiboa egin dute Monasterioaren arduradunek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu