Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko garaileari
BERTSOLARITZA. Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Iruñeko Nafarroa Arenan, eta Iñaki Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1956) igoko da oholtzara amaieran irabazleari txapela janztera. Bertsolaria ez ezik, bertsoaren munduko eragile nabarmena ere izan da Murua, eta urtetan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia» eskertu nahi dio modu horretan Bertsozale Elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu