Iñaki Dorronsoro izango da Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

Haren lan ibilbide osoa Mondragon Taldeari egon da lotuta, eta LKS taldearen sortzaileetako bat ere bada

Iñaki Dorronsoro, atzo, Donostiako Miramar jauregian eginiko batzarrean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Iñaki Dorronsoro Plazaolak ordezkatuko du Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzaren lehendakaritzan. Erakundeak atzo egin zuen ezohiko batzar nagusia bere kargu exekutibo berriak datozen lau urteetarako hautatzeko. Hauteskundeetara hautagaitza bateratu bakarra aurkeztu da, Dorronsoro buru duena.

Batzarra Donostiako egoitza nagusian egin zuten, atzo arratsaldean, eta hauteskunde mahaiak jarri zituzten Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko bulegoetan ere.

Iñaki Dorronsorok (Ataun, 1947) Industria Ingeniaritzako Goi Eskolan egin zituen ikasketak, Bilbon, eta Mondragon Taldeari egon da lotuta bere ibilbide profesionalean. LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta, gerora, zuzendari nagusi izendatu zuten. 1998an, Mondragon Taldeko hezkuntza eta ikerketa arloen eta kooperatiba-kudeaketa ereduaren ardura hartu zuen bere gain. Bestalde, zientzia eta teknologia planen formulazioan eta jarraipenean ere parte hartu du. MIK Mondragon Ikerketa Kudeaketa zentroaren lehendakari eta zuzendaria da.

Federico Berastegi izango da Arabako lehendakariordea, Rosa Miren Pagola Bizkaikoa, Jose Mari Arrazola Gipuzkoakoa, Asier Barandiaran Nafarroakoa eta Ana Isabel Ugalde, berriz, Kanpoko lehendakariordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.