Zinema. Estreinaldiak

Imanol Uriberen 'Miel de naranjas', Malagako jaialdian

Sari nagusia irabazteko lehian dago, Henning Carlsen, Eduard Cortes eta Xavier Villaverderen filmekin batera

Iban Garate, Imanol Uriberen Miel de naranjas filmean. Z / BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Imanol Uriberen Miel de naranjas, Eduard Cortesen The Pelayos, Henning Carlsenen Memoria de mis putas tristes, Xavier Villaverderen El sexo de los ángeles, Xavi Pueblaren A puerta fría, Pedro Perez Rosadoren Wilaya, Francisco R. Bañosen Alí eta Paco Leonen Carmina o revienta daude egunotan Espainiako zinemako Malagako jaialdiko sail ofizialean lehiatzen ari diren filmen artean.

Imanol Uriberen Miel de naranjas filmak bi neska-mutilen arteko amodio istorioa kontatzen du, 1950eko hamarraldian girotua. Ekintza nagusien atzealdean, Francisco Franco diktadorearen menpeko Espainia gogor eta gordina erakusten du. Iban Garate (Azkoitia, 1982) da gizonezko aktore nagusia. Iazko ekitaldian ere izan zen Malagako jaialdian Garate, Alberto Gorritiberearen Arriya filma aurkeztera joana, filmeko gizonezko aktore nagusi gisa. Bost sari jaso zituen filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.