Ez da pieza berria, baina igandean estreinatuko dute. 1993an idatzi zuen Angel Illarramendi konpositore zarauztarrak 4. Sinfonia izeneko obra, baina orain arte ez dute sekula jo. Igandean, Granadako Angel Barrios Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du lehenengoz. Inmaculada Ferro zuzendariak gidatuko du emanaldia, eta Magdalena Llamas mezzosopranoa arituko da bakarlari.
Juan Alberto Buenetxea idazle zarauztarrak eta Illarramendik berak idatzitako testuak hartzen ditu oinarritzat 4. Sinfonia izenekoak, eta hiru mugimenduk osatzen dute.
Illarramendiren '4. Sinfonia' estreinatuko dute igandean, Granadan
1993an idatzi zuen sinfonia Zarauzko konpositoreak, baina asteburu honetan joko dute lehenengoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu