'ILARGIA'

2021eko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Esaiozu euriari berriz ez
[jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez
[etortzeko.

Eusten nauen soka zara
[eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana,
[galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko
[nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia
[ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin
[didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra,
ez zara

Esan sentitzen dudana ez dela
[egia,
une baten sinesteko ez garen
[guztia.

'BIDEAN'
(Gor, 2003)
Musika eta hitzak: Eñaut Elorrieta eta Jon Mikel Arronategi.
Ahotsa: Eñaut Elorrieta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.