SOSLAIA. Manuel Asin

Ikuspuntuko zuzendari artistiko berria

IKUSPUNTU JAIALDIA.
Ane Eslava.
2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Zinema programatzailea, editorea, irakaslea eta idazlea da Manuel Asin (Zaragoza, Espainia, 1978). 2016tik Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko zinema arloko arduraduna da, eta 2015etik Nafarroako Unibertsitateko Museoaren programatzaile gisa aritu da. Intermedio enpresa banatzailearen zuzendaria izan da, eta hainbat filmoteka, jaialdi eta erakundetarako zikloak programatu ditu. Zinemaldi ugaritako epaimahaietan ere parte hartu du. Orain, Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko jaialdiko zuzendari artistikoa izango da, 2022-2025 epean, Garbiñe Ortegaren lekukoa hartuta. Hala erabaki du NICDO enpresa publikoak, lehiaketa publikoa bat egin ondoren.

Hautagaitza guztiak aztertu dituen batzordeak nabarmendu du Asinen profila «egokia» dela ardura horretarako, «trebakuntza eta esperientzia zabala» dituelako, eta «eskarmentua» duelako erakundeekin lankidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.