HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Haserrea'

Ikuspuntuarekin jolasean

Idazlea: Iñigo Astiz. Ilustratzailea: Leire Salaberria. Argitaletxea: Ikaselkar.

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Ze gutxi inporta duen istorioak zein generotakoak diren. Barrezkoa izan daiteke istorioa, beldurrezkoa izan daiteke, nolanahikoa izan daiteke, baina gure atentzioa lortu nahi bada, istorioak harritu egin behar gaitu. Harritzen ez duenak ez du piperrik balio, edozein delarik ere generoa.

Esku artean dugun albumak, esaterako, ikuspuntuarekin jolasten du harridura lortzeko. Izan ere, irakurlearen ordezkari literarioa ez da espero daitekeena. Azalduko dut: istorio honetan neskato bat aurkezten zaigu mendian askaria egiten. Inguruan, ordea, inurriak dabiltza, janaria lapurtzen. Testuinguru honetan, espero izatekoa da irakurleok neskatoaren ikuspuntua geure egitea, eta neskatoak inurri lapurrak zanpa-zanpa egiten ikustean poztea. Bada, ez. Justu kontrakoa gertatzen da. Gertakarien erdian, ilustrazioak lehenik, eta testuak ondoren, inurriekin egiten dute bat, eta gu irakurleok ere haiekin bat egitera behartzen gaituzte, ezusteko galanta hartuta.

Albuma denez, ilustrazioek kontakizunaren parte handi bat hartzen dute, baina testuak ematen dio kontakizunari umore beltzaren ukitu erabatekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.