HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Din dilin dan'

Ikus-entzunezko bilduma zabalena

Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Maite Rosende. Argitaletxea: Denonartean.

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Esku ahurrean ia osorik kabitzen den liburuxka da, mardultxoa, hori bai, bere berrehun eta berrogeita lau orrialderekin, tapa bigunetan bildua datorrena. Azala ere apal itxurakoa da, urdina kolore bakar, eta izenburua letra larriz jarritako lelo erritmiko iradokitzailea, zabuan gabiltzanean kantatzen dugun esaera baten antza duena. Ohartuko gara ere goian, eskuinetan beste borobiltxo bat dagoela, QR kode batekin 174 bideo esaerak inguratuta.

Barruan dakarren guztia ez dago antzematerik, ordea. Zeren ikaragarria da liburuxka honek eskaintzen diguna. Ikaragarria, kopuruz eta kalitatez. Aspaldi ez zela halako bilduma mardula argitaratzen. Eta orduantxe akordatzen gara QRaren ondoko zenbakiak liburuko piezekin grabatutako bideo kopurua adierazten duela, 174 ikusgarri praktiko eredu-emaile. Ezin sinistuzkoa.

Alde batera utzita beste helburu batzuen araberakoa den Ahotsak.eus egitasmoa, esango nuke, okertzeko beldurrik gabe, gaur-gaurkoz Din dilin dan dela eskura eta dohainik dugun ahozko euskal literaturaren bilduma audiobisual zabalena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.