Ikerketarako diru laguntzak emango ditu Mikel Laboa katedrak

Lan esparruek euskal kulturari buruzkoak behar dute izan, eta euskarazko lanak lehenetsiko dira

Donostia
2013ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Mikel Laboa katedrak hainbat diru laguntza eta sari emango ditu «sormena eta ikerkuntza bultzatzeko», Juan Kruz Igerabide katedraren zuzendariak esan duenez. Euskal kultura ikertzeko esparru bat sortu nahi dute, eta euskarazko lanak lehenetsiko dira.

Proiektu artistikoak bultzatzeko bilaguntzaren berri eman dute: antzezlan batentzat bat, eta arte plastikozko proiektu batentzat bestea; 3.000na euro jasoko dituzte horiek, eta parte hartzeko 35 urte baino gutxiago izan behar dira. Doinua hitz, hitza doinu Mikel Laboa sariaren berri ere eman du. Grabaturiko kantu bat aurkeztu behar da, eta hitza eta doinuaren uztarketa balioetsiko da. Lehen saria 3.000 euro izango da, eta beste bi sari apalago izango dira.

Euskal kulturaren inguruan tesiak egiteko beste bi deialdi izango dira. Musika eta dantza lehenetsiko dira. Dena dela, proiektu orori zabalik daudela deialdiak esan dute arduradunek. Informazio gehiago ehu.es/laboakatedra webgunean topatu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.