'72 egun eta soineko bat'
Idazlea: Pep Molist. Ilustratzailea: Ina Hristova. Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun. Argitaletxea: A Fin de Cuentos.
Irakurle mota askori egingo zaio erakargarri liburua. Bidaiatzea maite dugun garaietan bizi gara, zenbat eta exotikoago hobe (diote askok). Ondorioz-edo, maite ditugu bidaia kronikak —hunkigarriak balira hobe—, protagonista bereziki ausartak dituzten kronikak, aurka dituzten oztopo guztien gainetik kemenez aurrera egiten dutenak, helburua ortzi mugatik harago duten horietakoak. Eta maite ditugu heroi femeninoak, beharrezkoak zaizkigulako iragana bezainbeste eraiki ahal izateko etorkizuna.
Aukera paregabea jarri digute A fin de cuentos argitaletxekoek egitasmo honi bidea emanez.
Azal gogorrean eta edizio lan zainduan argitaratu da liburua. Lau koloretako litografiaren bidez (xilografia?), irudigintza ezohikoan, kontakizunaren garaiko estetikara hurbiltzen laguntzen dutenak.
Azalpen liburuetako teknika erabiliz, dibulgazio lana da formalki: Dituen hamaika ataletako bakoitzak ez du bidaiaren kronologia huts-hutsean adierazten, baizik eta atal jakingarrien segida bat osatzen du.
Irakurketa amaitzean, mesedez, gogora ezazue Nellie Bly kazetaritza garaikideak izan duen mugarri bat dela.