Iker Karrerarentzat Gipuzkoako Dantza Profesionalen saria

2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
DANTZA. Iker Karrera koreografo hondarribiarrak Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen XVIII. saria jasoko du maiatzaren 30ean, Donostiako udaletxean. Karrerak sortutako Cha cha one emanaldia izango da bezperan, hilaren 29an, Viktoria Eugenia antzokian, Belen Lerroux, Raymond Naval, Pablo Costas eta Cesar Louzan dantzariekin. Dantzaren Nazioarteko Eguneko egitarau horretan, hamar konpainiak eta 40 dantzari inguruk parte hartuko dute. Haien artean izango dira, besteak beste, Baionako Illicite, Miarritzeko Malandain Balleta, Madrileko Nexus Company, Bartzelonako Korpo Dance Project eta Donostiako Aukeran taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.