Kritika. Haur eta gazte literatura

Ihesean (eta II)

Puka, Ananse armiarma eta bi erraldoi
2025eko apirilaren 13a
04:10
Entzun 00:00:0000:00:00

'Puka, Ananse armiarma eta bi erraldoi'

Idazlea: Jokin Mitxelena Erize. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena Erize. Argitaletxea: Elkar.

Ibilian dabiltzan pertsonaiekin eraiki ditu abenturak Jokin Mitxelenak, orain artean berderen. Dagoeneko zazpi titulu idatzi eta ilustratu ditu oiartzuarrak, denak maxima horrekin.

Guztietan animaliak izan dira protagonistak, direla saguzarrak, direla armiarmak, direla zakurrak, guztiak salbu Joan, joan (Gara, 2002), hartan haur bat izan baitzen istorio gidari.

Ibilbidea osatzeko garaian, lekuz leku dabiltza, une gogoangarrien multzotxo bat osatu eta amaiera iritsi garela ohartu arte. Eskuarki ez dute gailur edo klimax baten norakoa osatzen, baizik eta alderantziz, bidean eskaintzen zaigu gozamena.

Puka zakur protagonistarekin ere kontakizunak berdin eraiki direla esan daiteke, esku artean dugun honekin ere bai.

Egile guztien lana eboluzionatuz doa, jakina denez, eta Puka zakurraren abenturekin ere berdin. Oraingoan testu zama arindutako pasadizoa eskaini zaigu, kantu gisako bertsoekin eta, aurreko abenturetan bezala, bilaketa batek eragiten du istorioa. Kasu honetan, suzirien zaratatik babestuko duen leku baten bila doa zakurra. Eta erantsi dizkio bi elementu gogoangarri ere, leku ezagunak (Pasai Donibane eta Hendaiako Abadia jauregia) eta izaki erraldoiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.