Igor Otxoak ez du segituko Donostia 2016 kultur hiriburutzaren egitasmoan. Hala jakinarazi zuen atzo Itziar Elizondok, proiektuko komunikazio zuzendariak. Fernando Bernuesek zuzendari artistiko kargua utzi eta hiru hilabetera utzi du Otxoak Donostia 2016ko proiektuen arduradun postua. Elizondok esan du espero zutela Otxoak postua uztea, Bernues bezala «aurreko egituraren» parte baitzen, Itziar Nogeras zuzendari nagusia eta Guadalupe Etxebarria kultura zuzendaria sartu aurreko taldekoa. Elizondoren arabera, «proiektuak definitzeko garaian» parte hartu du Otxoak. Orain, berriz, «proiektu horiek ezartzeko garaian» beste profil bateko jendea behar dutela gaineratu du. Otxoa 2011ko azaroan gehitu zitzaion Donostia 2016ko proiektuari
Bestalde, Donostia 2016k ekainean irekiko du bere egoitza berria izango dena. Hasieran, hilabete honetan bertan inauguratu behar zuten, baina 2016 Fundazioaren Patronatuko kideen agenda arazoen ondorioz, atzeratu egin dute. Programazioari dagokionez, apirilean aurrerapen bat egingo dute, eta ekainean haren oinarri nagusiak aurkeztuko dituzte.
Igor Otxoak utzi egin du Donostia 2016ko zuzendaritza
Kulturaren Hiriburuaren egoitza berria eta programazioa ekainean aurkeztuko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu