Igor Otxoa musikariaren lankidetza izango du 2016ko Bulegoak

Gainerakoan, orain arteko kideek jarraituko dute lanean Donostia Europako kultur hiriburu denerako

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Igor Otxoa Oreka TX taldeko musikaria 2016ko Europako Kultur Hiribururako Bulegoko taldeko kide izango da aurki, eta gehikuntza hori izango da oraingoz aldaketa bakarra Donostia 2016an Europako kultur hiriburu izango denerako prestakuntza lanez arduratzen den lantaldean, BERRIAk jakin duenez. Hala adostu dute erakundeek, nahiz eta oraindik azken erabakia hartu gabe dagoen. Lantaldearen funtzioa proiektu irabazlea prestatzea, planifikatzea eta aurerra eramatea da, eta maiatzean partzuergo publikoa osatuko dute.

Oreka Tx txalaparta taldea sortu zuen Otxoak 1997an, Harkaitz Martinez de San Vicenterekin batera. Txalapartari aukera eta bide berriak zabalduz, ezaguna egin zen taldea. Oreka TX taldeko kideek munduan zehar egindako biran grabatutako irudiekin Nomadak TX zuzendu zuen Raul del Rio zinemagileak. Zabalkunde handia izan zuen filmak, eta lehen baino are ezagunagoa egin zuen taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.