PASARTE HAUTATUA Chantal Maillard

Idaztea [zati bat]

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
idaztea

sendatzeko
haragi irekian
guztion minean
niri daridan eta guztiona den
heriotza horretan

idaztea

harrapakinaren gainean
kondor zirkuluak
egiten dituen larridura uxatzeko

ez ordea ariman

ariman
amaitzen den denboraren estimazioa
eta goian da
isiltasuna baino zerbait gehiago
begi erdi irekiekin

idaztea

onarpen edo errebeldia gisa
beste aukerarik gabe

gelditu gabe
argia badoalako, indarrak
amaitzen zaizkiolako
eta izatea badoalako hegan
hegazti harrapari baten
atzaparretan

idaztea

garrasia esateko
erauzteko
bilakatzeko
transformatzeko
papurtzeko
desagerrarazteko
mina idaztea
proiektatzeko
hitzaren bidez harengan ekin ahal izateko

idaztea

atseden hartzeko
(idaztea eguzkia, neguan, ederra dela)

ez negarrik egiteko hain barruan
hain ezkutuan

idaztea

...

Liburua. 'Matar a Platón', (Tusquets, 2004).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.